85. zk., 2023ko maiatzaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
2113
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «49/2023 Dekretua, martxoaren 28koa, Kabineteko zuzendaria izendatzeko dena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako hutsak aurkitu dira, euskarazko argitalpenean, Kabineteko zuzendaria izendatzeko martxoaren 28ko 49/2023 Dekretuan. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2023ko apirilaren 14an, argitaratu zen (71. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Artikulu bakarrean,
honako hau dioen lekuan:
«Artikulu bakarra.– Miren Edurne Erezcano Buztinza andrea Kabineteko zuzendari izendatzea.»
honela esan behar du:
«Artikulu bakarra.– Miren Edurne Erezcano Bustinza andrea Kabineteko zuzendari izendatzea.»