Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HONDARRIBIKO UDALA
2110

IRAGARKIA, Hondarribiko hondartzan motorrik gabeko kirol-nabigazioko lau jarduera eta kiosko-taberna bat eta terraza bat ustiatzeko baimena esleitzeko prozedurari buruzkoa.

Alkatearen 2023/1539 Dekretu bidez onartu ziren Hondarribiko hondartzan motorrik gabeko kirol-jarduera nautikoen eta kiosko-tabernaren ustiapen baimena emateko prozedura arautuko duten agiri administratiboak eta agiri teknikoak, eta baimen hau emateko esleipen prozedura irekitzea.

Honenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da plegu teknikoak eta administratiboak Euskadiko Kontratazio Plataforman eta Hondarrabiko Udalaren Kontratazio Profilean eskuragarri daudela, interesdunek proposamenak aurkeztu ditzaten Hondarribiko Udalaren sede elektronikoan, 10 egun naturaleko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatu eta hurrengo egunetik hasita. Proposamen horiek Plegu Administratibo Orokorren 11. klausularen araberakoak izan beharko dute.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, edota egoki deritzoten beste edozein errekurtso, dagokion Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtso aren aurretik, berraztertzeko errekurtso a aurkez diezaiokete ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Hondarribia, 2023ko apirilaren 20a.

Alkatea,

TXOMIN SAGARZAZU ANCISAR.


Azterketa dokumentala