Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2023ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2094

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 19koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop. elkartearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

AURREKARIAK

Bat.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuarekin bat datozen zenbait ebazpenek onartu dute Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop. baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakundea dela honako espezialitate hauetan:

– Iturgintzako instalazioak (IA).

– Instalazio termikoak eraikinetan. (IMT).

– Gas-instalazioak (B eta C kategoriak).

– Hozgarri fluoratuen bidezko edozein kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa (GF1).

– Gas-fluoratuen bidezko 3 kg baino gutxiagoko kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa (GF2).

Bi.– Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop.ren ordezkaritzak, 2023ko apirilaren 17an, aitortutako erakunde izaera berritzeko eskaera aurkeztu zuen aipatutako espezialitate horietan profesionalak prestatzeko.

Hiru.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) V. kapituluan aurreikusten dituen baldintzak eta betekizunak oraindik ere betetzen zituela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zen.

Lau.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza horretako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2023ko apirilaren 18an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop.ri aitortutako erakunde gisa jarduteko.

Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.

Bi.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) ezarritakoari jarraikiz, gaur egun halako aitorpena duten erakundeek 5 urtean behin berritu beharko dute baimena, hura emateko baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honetako meatze-teknikariak egindako txostenaren arabera, eta bertan aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, egiaztatuta geratu da Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop. elkarteak oraindik ere betetzen dituela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako baldintzak.

Ikusita aipatutako lege-aginduak eta aplikatu behar diren eta bat datozen beste arau orokor batzuk, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa berritzea Escuela Profesional Comarcal Lea Artibai, S. Coop. elkartea, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

– Iturgintzako instalazioak (IA).

– Instalazio termikoak eraikinetan. (IMT).

– Gas-instalazioak (B eta C kategoriak).

– Hozgarri fluoratuen bidezko edozein kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa (GF1).

– Gas-fluoratuen bidezko 3 kg baino gutxiagoko kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa (GF2).

2.– Aitorpen hori daukan erakunde orok bete egin beharko ditu aplikatu behar diren legezko eta arauzko xedapenetan ezarritako betebeharrak, eta, zehazki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

3.– Aitorpena duten erakundeek aipatu dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren araberako betebeharrak eta konpromisoak urratzen badituzte, aitorpen hori galdu ahalko dute.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

5.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2023ko apirilaren 19a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala