81. zk., 2023ko maiatzaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2038
IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 20827/B erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duen finkak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten diola, eta honela deskribatzen dela:
«Lehenengo solairuko bigarren etxebizitza, honako lur-zatiarena:
Hiribildu honetako Iturrigorri izeneko tokian dagoen lur-zatia, 342 metro karratu neurtzen dituena, eta zati baten gainean, hiribildu honetako Iturrigorri auzoko Arana zeharbideko zenbakirik eta izenik gabeko auzo-etxea. Lehen solairua du, bost etxebizitzatan banatua: lehena, bigarrena, hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena.»
Katastroko 285/109-113 katastro-partzelari dagokio.
Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 514 liburuan, 128. folioan, 20827/B zenbakiko finka, 4. inskripzioan, Hipólito Sola Guillermo eta Carmen Torres Jiménezen izenean.
Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «Iturrigorri-Peñaskal (3. fasea II) B.J.P» proiektua gauzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeak 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, etendako segidako traktuari berrekiteko eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, argitara ematen da finka horren gainean eskubidea dutela egiaztatzen dutenek alegazioak aurkeztu edo aurka egin ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia-San sebastián kalea 1) 30 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 30a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.