81. zk., 2023ko maiatzaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2031
HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko apirilaren 3koa, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariarena, Eibarreko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2023-2024 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu ofizioz, edo organo nahiz entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsa aurkitu dugu 2023ko apirilaren 3ko Ebazpenean, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak emandakoan, Eibarreko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2023-2024 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeko. Ebazpen hori 2023ko apirilaren 24an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (77. zk.), ez, ordea, haren eranskina. Honen bidez zuzenduko da akats hori, eranskina osorik argitaratuta.
ERANSKINA
EIBARKO EGOITZA ZENTROAN IKASLEAK ONARTZEKO PROZEDURAREN EGUTEGIA, 2023-2024 IKASTURTERAKO
1.– Deialdi bakarra.