Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2023ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2030

AGINDUA, 2023ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen baitira.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkariak izan diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea.

– Maialen Olabe Aguirre andrea.

– Ander Bargos Bouzas jauna, Maialen Olabe Aguirre andrearen ordezkoa.

2. artikulua.– Haien ordez, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, honako pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa:

– Iratxe Uriarte Eiguren andrea.

– Ander Bargos Bouzas jauna, Iratxe Uriarte Eiguren andrearen ordezkoa.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala