81. zk., 2023ko maiatzaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (157 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2027
EBAZPENA, 2023ko apirilaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntza-deialdian esleitu diren baliabide ekonomikoak gehitu direla. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen dira.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko abenduaren 21eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntza-deialdia onartu zuen. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira. Deialdia 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (262. zk.).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez eman zuen argitara Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programarako laguntzen deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitu zirela, 2.391.721 euroan handitu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretako 2022ko ordainketa-kredituaren kontura. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira.
Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 12.915.292 eurokoa izan zen 2022. urtean, eta zenbateko hori Estatuak transferitu zuen, deialdia gauzatzeko izaera finalistarekin, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean integratutako proiektu gisa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak 2023ko urtarrilaren 4ko Ebazpenaren bidez (2023ko urtarrilaren 20ko EHAAn argitaratu zena) jakinarazi zuen dagoeneko agortuta zegoela trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten entitateetan enpleguari eusteko dirulaguntza-lerroa finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura, azken laguntza-eskaera 2022ko otsailaren 14an (9 h, 39 min eta 21 seg) aurkeztu eta ebatzi baitzen; eta ebazpen horren bidez ezarri zuen ez zela laguntza gehiago emango aipatu dirulaguntza-lerroaren kontura.
Deialdiaren 2. artikuluak ezartzen duenez, eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori handitzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat, bereziki 2022an edo 2023an Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko funts berriak transferitzen bazaizkio xede bererako eta laguntza horiek finantzatzeari lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dirulaguntzen deialdiez gain, interesdunentzat garrantzitsua den eta oro har eragiten dien edozein egintza. Agindu hori aintzat hartuta, «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» laguntza-deialdiaren 2.1 artikuluan berariaz ezartzen da laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzen badira horren berri emango dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horrenbestez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Argitara ematea handitu egin direla «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programarako laguntza-deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak. Deialdi hori 2021eko abenduaren 21ean onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak. Baliabide ekonomiko horiei 2.391.720,90 euro gehitzen zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren 2023ko ordainketa-kredituaren kargura, betiere Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta.
Zenbateko hori osorik esleituko zaio trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten entitateetan enpleguari eusteko laguntzen lerroari.
Horren ondorioz, aipatutako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren guztizko zenbatekoa 15.307.012,90 euro da: horietatik 5.859.716 euro a) lerroari dagozkio eta 9.447.296,90 euro b) lerroari.
Laguntza-programa horri esleitutako etiketatze klimatikoa eta digitala betetzen dela bermatzeko, sobera dauden baliabide ekonomikoak dirulaguntzen lerro batetik bestera aldatuz gero (deialdiaren 2.3 artikuluaren azken paragrafoan aurreikusita dago aukera hori) muga hau errespetatu beharko da: programa finantzatzeko guztizko kredituaren % 25 erreserbatzea horietako bakoitzerako.
Bigarrena.– Laguntzak ematen jarraitzea, trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten entitateetan enpleguari eusteko dirulaguntza-lerroaren babesean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.