Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2023ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2026

13/2023 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, lehendakariarena, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiari eginkizunak eskuordetzan ematen dizkiona.

Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legea onartu ondoren, Lehendakariaren irailaren 23ko 18/2022 Dekretuaren bidez, aldatu egin zen irailaren 6ko 18/2020 Dekretua, Gazteriaren jarduera-arloa Lehendakaritzaren eskumen-arloan sartzeko. Hori dela eta, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretua aldatu egin behar da. Aldaketa hori martxoaren 28ko 39/2023 Dekretuaren bidez egin da. Dekretu horren bidez, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatu zen, eta Gazteria arloa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari esleitu dio.

Urtez urte, udako hilabeteetan, hezkuntzako oporraldiarekin bat etorriz, gazteriaren arloan gauzatzen diren gazte-programei 2023ko ekitaldian jarraipena emateko, eta beharrezkoa den esparru juridikoa onartzen den bitartean, egokia izan zen hemen zehazten diren gazte-programen deialdia egiteko ahalmena Lehendakaritzako idazkari nagusiaren esku uztea. Otsailaren 8ko 4/2023 Dekretuaren bidez gauzatu zen ordezkaritza.

Eskuordetza horrek jasotzen dituen xedapenez gain, Gazteria Zuzendaritzak deialdi berriak proposatu ditu 2023an egin beharrekoak, eta xedapen orokor baten bidez arautzea ezinezkoa izango litzateke aurten.

Hori dela eta, aurreko urteetako deialdiak zuzendu dituzten oinarriak erreferentziatzat hartuta, eta sartu beharreko doikuntzei kalterik egin gabe, beste eskuordetza batzuk egin behar dira.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25.3 artikuluan, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiari eskuordetzea 2023an deialdi hauek egiteko ahalmena:

a) 2023. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egitea.

b) 2023. urtean gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egitea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdia egitea, 2023an honako jarduera hauek sustatzeko: diagnostiko-azterketak egitea, gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egitea, plan horien jarraipena edo ebaluazioa egitea, eta toki-mailako beste ekimen batzuk egitea edo horiek sistematizatu eta ebaluatzea, baldin eta horien helburua gazteen emantzipazio-prozesuan laguntzea bada.

Bigarrena.– Eskuordetza hori urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25.3 artikuluan adierazitakoaren mende dago, eta horren arabera hartzen diren administrazio-ebazpenek berariaz adieraziko dute inguruabar hori, eta organo eskuordetza-emaileak emandakotzat joko dira.

Hirugarrena.– Dekretu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko apirilaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala