Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2023ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
2018

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 19koa, Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langilea izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Asier Areitio Ibarlucea jauna Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko aholkulari izendatzea (kodea: 5269; dotazioa: 1; maila: zuzendaria), Lehendakaritzan.

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu bati dagozkionak izango dira, baita atxikita dagoen eremuko espezifikokoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 eta 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 15ean izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo, bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.

Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia,

JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.


Azterketa dokumentala