Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2023ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2016

IRAGARKIA, Eusko Trenbideak, S.A.U.rena, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarriei buruzko iragarkia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko abenduaren 23ko Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrela, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrien ondorioz behin-behineko enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuei buruzko oinarri arauemaileen iragarkiaren eranskinean (2022ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.) halako akatsak antzeman ziren, eta eranskin osoa argitaratzen da.

ERANSKINA

– Lehiaketa bidez betetzeko plazak:

(Ikus .PDF)

– Izangaien betekizunak.

2. oinarrian (parte hartzeko baldintza orokorrak) jasotakoez gain, honako baldintza hauek bete behar dira lanpostuetako prozesuetan onartuak izateko:

• Treneko agentea: eskola-graduatu titulua, derrigorrezko bigarren hezkuntzan graduatua edo lan-ondorioetarako baliokidea izatea.

Hizkuntza-maila: Euskara (B2).

• Operazioetako agentea tranbian: eskola-graduatuko titulu akademikoa, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo lan-ondorioetarako baliokidea izatea.

C eta D motatako gidabaimena indarrean izatea.

Hizkuntza-maila: Euskara (B2).

• Operazioetako agentea trenean: eskola-graduatuko titulu akademikoa, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo lan-ondorioetarako baliokidea izatea.

Hizkuntza-maila: Euskara (B2).

• Bezeroen informazioa eta arreta: eskola-graduatuko titulu akademikoa, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo lan-ondorioetarako baliokidea izatea.

Hizkuntza-maila: Euskara (C1); Ingelesa (B2).

• Gidari kobratzailea: eskola-graduatuko titulu akademikoa, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo lan-ondorioetarako baliokidea izatea.

D motako gidabaimena, Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria (CAP) eta Takografo Digitalaren Txartela izatea, deialdia argitaratzen den egunetik aurrera 6 hilabeteko indarraldiarekin.

Hizkuntza-maila: Euskara (B2).

• Tranbiako agentea: eskola-graduatuko titulu akademikoa, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo lan-ondorioetarako baliokidea izatea.

C eta D motatako gidabaimena indarrean izatea.

Hizkuntza-maila: Euskara (B2).

– Deitutako lanpostu guztietarako baldintza komunak.

2. oinarrian eta euskarari dagokionez ezarritakoak, zehazki F) atalean jasotakoak.

– Inskripzio- eta froga-gastuen tasa ordaintzea.

5. oinarriaren azken paragrafoan jasotakoaren.

Bilbao, 2023ko apirilaren 17an.

Euskotreneko zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER SEOANE ICARAN.


Azterketa dokumentala