Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2023ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2001

HUTS-ZUZENKETA, 2023ko apirilaren 18ko Aginduarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Errioxako DOCAko mahastiak berdez biltzeko laguntzen 2023ko deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduan (2023ko apirilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoko Errioxako DOCAko mahastiak berdez biltzeko laguntzen 2023ko deialdia egiten da. Akats horien ondorioz, dagozkion eranskinak falta dira. Hori dela eta, honen bidez dagokion zuzenketa egiten da hemen, eranskin horiek osorik argitaratuta.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala