Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2023ko apirilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, SAU (IRUNVI)
1836

IRAGARKIA, Irungo Alarde 6.3.01 eremuko 52 babes publikoko etxebizitza alokairuan adjudikatzeko deialdiari eta oinarriei buruzkoa.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2003az geroztik, Irungo Udalak, Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa / Sociedad Pública de Vivienda de Irun SAUren bitartez (aurrerantzean Irunvi), martxan du Etxebizitza Publikoaren Eskatzaileen Erregistroa. Denboraz izaera irekikoa da, eta Irungo herritarren eskaerak jasotzen dira bertan, gero etxebizitza babestuaren alorrean dagoen araudian oinarrituta esleipendun izateko aukera izan dezaten alor horretako sutapenetan, bai udal-partzelakoetan bai partzela pribatukoetan, etxebizitza-esleipena kudeatzeko Irunviri enkargatu bazaio.

Bigarrena.– 2013ko martxoaren 18an, Irunviko Administrazio Kontseiluak «Irungo Udaleko / Irunviko Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen Erregelamendua» onetsi zuen. Araudi hori aldatu egin zen Administrazio Kontseiluak 2017ko martxoaren 8an hartutako erabakiaren bidez, ekainaren 18ko 3/2015 Legeak aldaketa garrantzitsuak egin baitzituen etxebizitzak esleitzeko prozedurari dagokionez. Erregelamendu horren 2. artikuluak Irunvik etxebizitzen esleipenerako duen lehentasuna ezartzen du, eta 8. artikuluak, berriz, Irunviko Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistroaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidurako Bizitokien Eskatzaileen Erregistroaren arteko koordinazioa arautzen du.

Hirugarrena.– Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2020ko uztailaren 17ko ebazpenaren bidez, babes publikoko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa eman zen Erregimen Orokorreko babes ofizialeko 42 etxebizitzetarako, haien eranskinak barne, Irungo 6.3.01 Alarde eremuko B Partzelako 6. eraikinean, Elizatxo hiribideko 3an, EB3-0292/20-LE-000 espedientea.

Laugarrena.– Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2020ko maiatzaren 25eko ebazpenaren bidez, babes publikoko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa eman zen erregimen orokorreko babes ofizialeko 10 etxebizitzetarako, haien eranskinak barne, irungo 6.3.01 alarde eremuko c partzelan, Irungo Alarde kaleko 9an, dagozkien trasteleku eta garajeak barne, EB3-0270/21-LE-000 espedientea.

Bosgarrena.– Etxebizitzako Plangintza eta Prozesu Eragileen zuzendariaren 2022ko uztailaren 19ko ebazpenaren bidez, Irunviri 2.340.000 euroko finantza-laguntza eman zitzaion, araubide orokorreko babes ofizialeko 42 etxebizitza sustatzeko B partzelan eta araubide orokorreko babes ofizialeko 10 etxebizitza C partzelan, gero alokairu babestukoak izateko.

Laguntzak emateko ebazpen horretan, honako baldintzatzaile hauek ezartzen ziren:

A) Alokairuaren araubideko baldintzak:

b) Gehieneko eta gutxieneko diru-sarrerak: urteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dira, honako gutxieneko eta gehieneko zenbateko hauen artean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu horrek babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzen baititu. Horrela bada, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko, 9.000 eurotik 39.000ra (etxebizitzaren eta lurzoruaren alorrean kreditu-entitateen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzko abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuan aldatua, eta etxebizitza-alorreko arauzko xedapenak aldatzen dituena).

Aldi konputagarria. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea bukaturik, ondoko zergaldia baino lehenagokoa baita zergaldi hori: alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak esleituz gero, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko gehienezko diru-sarreren betekizunak betetzen direla egiaztatu beharko da, errentamendu-kontratu pribatua sinatzen den egunean edo administrazioarekin kontratua formalizatzen den egunean. Diru-sarrera horiek hartuko dira kontuan hasierako gehieneko errenta finkatzeko.

c) Alokairuko babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko, bizikidetza-unitateko kide batek ere ez du eduki behar etxebizitzarik jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean, kasu bakoitzerako martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 17. artikuluko 3. paragrafoan adierazitako dataren aurreko bi urteetan. Dekretu hori babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzkoa da.

Honako hauek izango dira etxebizitza-beharraren betekizuna betetzen dela egiaztatzeko konputu-datak:

– Behin-behineko kalifikazioaren data, babes ofizialeko etxebizitza errentan lagatzen bada.

– Errentamendu kontratua ikus-onesteko aurkeztu den data, ondorengo errentamenduetarako.

d) lehenengo errentaren kalkulua: etxebizitzaren eta eranskinen salmentan eman ahal den balioaren ehuneko bat ezarriz kalkulatuko da, eta portzentajea esleipen-hartzailearen diru-sarreren arabera zehaztuko da.

e) Hasierako gehieneko urteko errenta: jabetza osoan eraikitako araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzei aplikatu beharreko ehunekoak.

Urteko gehieneko errenta kalkulatzeko, honako portzentaje hauek aplikatu behar zaizkio araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen eta haien eranskinen jabetza osoko gehieneko salmenta-prezioari:

a) 15.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,27.

b) 15.001 eurotik 21.000 eurora bitarteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,91.

c) 21.001 eurotik 25.100 eurora bitarteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 3,64.

d) 25.101 eurotik 30.000 eurora bitarteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 4,27.

e) 30.001 eurotik 35.000 eurora bitarteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 4,73.

f) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 5,18.

f) Salmenta-prezioa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2010eko azaroaren 3ko Aginduaren 11.3 artikulua, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa:

«Modu iraunkorrean kalifikaturiko eta erabiltzaile edo erosleek errentamendura bideraturiko babes ofizialeko etxebizitzak bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan saltzen badira, honako gehieneko prezio hauetan besterendu ahalko dira:

Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 1. eta 15. urteen artean salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioa.

Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 15. urtetik 50. urtera bitarte salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioan, gehi % 20.

Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 50. urtetik aurrera salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioan, gehi % 25».

g) Errenten berrikuspena: errentamendu-kontratuak edo haren bost urtera arteko luzapenek irauten duten bitartean, urteko errenta automatikoki eguneratuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumorako Prezioen Indizeak izandako ehunekoen arabera. Errenta urtero eguneratzeko, eguneratzearen urteko sortzapenaren unean ofizialki eskuragarri dagoen urte arteko azken indizea aplikatuko da.

Errentamendu kontratuaren hasierako epea amaituta, baldin eta bizikidetza unitateak indarrean dagoen araudiak errentamenduan jarraitzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen jarraitzen badu, kontratua berritu ahal izango da, betiere Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2010eko azaroaren 3ko Aginduaren 13.1 artikulua aplikatuz dagokion hasierako gehienekoraino eguneratuz urteko errenta. Agindu hori babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa da.

Edozein unetan, errentamenduak irauten duen bitartean, bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak egiaztatu ahalko dira. Baldin eta egiaztatzen bada hasierako errenta zehazteko kontuan hartutakoak baino diru-sarrera handiagoak daudela, egiaztatutako diru-sarrerei dagokien portzentajera egokitu ahalko da errenta.

h) Kontratuen gutxieneko iraupena: 5 urte.

i) Bigarren eta ondorengo errentamendu-kontratuen urteko errenta maximoa: etxebizitzaren prezio eguneratuari dagokion ehunekoa aplikatuko zaio, errentariaren diru-sarreren arabera.

B) Maizter baldintzak:

a) Babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izateko edo, errenta sozialaren kasuan, etxebizitza sozialen onuradun izateko betekizunak betetzen dituzten bizikidetza-unitateei alokatzea etxebizitzak.

b) Errentamendu-kontratuetan, etxebizitza eta eranskinak hirugarren pertsonei alokatzeko eta/edo lagatzeko berariazko debekua itunduko da, eta hori ez betetzea kontratua suntsiarazteko arrazoi berezia izango da.

c) Errentamendu-kontratuetan, berariaz adierazi behar da, nahitaezko klausula gisa, etxebizitzaren errentariak konpromisoa hartzen duela ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzeko eta etxebizitza hori hilabeteko epean okupatzeko, eskura jartzen zaionetik. Horretarako, dagokion udal-ziurtagiria aurkeztu beharko du, dagokion Lurralde Ordezkaritzan, hilabeteko epe horretan.

Bosgarrena.– Etxebizitzen helburua alokairu babestua baldin bada, konpromisoa hartuko da indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzen arabera etxebizitzak alokairu babestura bideratzeko, errentariak ordaindu beharreko gehienezko errenta eta errentan egongo diren gutxieneko epea zehaztuta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren 31.3.d) artikuluan aurreikusitakoa betez. Agindu hori etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak alokatzea eta erabiltzeko beste modu batzuk sustatzeko jarduerei buruzkoa da.

Seigarrena.– B partzelan erregimen orokorreko babes ofizialeko 42 etxebizitzak eta C partzelan erregimen orokorreko babes ofizialeko 10 etxebizitzak esleitzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa baita, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2012ko abenduaren 12ko Aginduarekin lotuta, honako huts hauek zuzentzen dituen aldetik: «Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa»... era berean, eta abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuko azken xedapenetako zazpigarrenean xedatutakoaren arabera (etxebizitzaren eta lurzoruaren alorrean kreditu-entitateen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari arau-xedapenak aldatzeari buruzkoa da dekretua), aldatu egiten da 2012ko urriaren 15eko Agindua, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuarena, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroari eta Autonomia Erkidegoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta Zuzkidurako Bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa, hain zuzen ere 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. Tituluko III. Kapitulua aldatu da, eta honela xedatu da:

«Atal honetan araututako esleipen-prozedura babes ofizialeko honako etxebizitza hauetan erabiliko da: etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak eta atxikitako sozietate publikoek sustatutakoetan; etxebizitzaren arloan eskumena duen sailarekin hitzarmena duten udalek sustatutakoetan; eta itunpeko sustapenekoetan.»

Seigarrena.– 2022ko uztailaren 19ko ebazpenaren esparruan eta aipatutako etxebizitzak esleitzeko prozedurari dagokionez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailak, kontuan hartuta Irunviren gaitasun, profesionaltasun eta historia, gainera eskatzailearen erregistroa ere bai baitu, iritzi zuen sozietate horrek esleipen-prozedura osoa sustatu eta kudeatzeko ardura har zezakeela eta esleipenean sar zitzakeela, Irunvi Erregistroan izena emanda dauden guztiekin batera, Etxebide Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Erregistroan alokairu erregimenean inskribatuta dauden eskatzaileak ere, horretarako betekizunak betetzen badituzte eta Irungo udalerrian eskatzaileak baldin badira.

Zazpigarrena.– 2022ko irailaren 1ean argitaratu zen EHAAn 80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-baldintza minimoak eta diseinatzeko arauak arautzen dituena. Azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu hori EHAAn argitaratu eta 90 egunera jarri zen indarrean. 5. artikuluak xedatzen duenez, etxebizitzaren gehiegizko okupazioa etxebizitzak ohi ez den bezala erabiltzea da, eta haren gizarte-funtzioa ez da betetzen. Horrez gain, etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien jabeek beharrezko neurriak hartu behar dituzte etxebizitza edo bizitoki bat gehiegizko okupazioaren egoeran baldin badago.

Zortzigarrena.– Gerora, 2022ko azaroaren 4an, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaren 2022ko urriaren 14ko Agindua argitaratu zen EHAAn, alokairuari buruzkoa, asmoa duena etxebizitza bat eskuratzeko zailtasun larriak dituen biztanleria-segmentuari erantzutea. Bertan gomendatzen da etxebizitza sozial eta eskuragarriko jarduerak zabaltzea, orain «gizarte-egoera ahulean dauden taldeetara» mugatuak baitzeuden eta «etxebizitzaren merkatu pribatuak beharrak asetzen ez dizkien biztanleria-talde zabalagoetara (adibidez, klase ertain eta apaletara) zabaldu nahi dira». Gaineratzen du politika horrek «sozialki askotarikoagoak diren komunitateak sustatuko lituzkeela, eta gizarte-bereizketaren arazoari aurre egiten lagunduko lukeela». Era berean, Azken Xedapenetako Lehenak aldatu egiten du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 47 bis artikulua (agindua etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak eta erregimen autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da, eta babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak errentamendu-araubidean etxebizitzaren alorrean eskumena duen sailak esleitzeko prozedura arautzen du) eta honako hau ezartzen du:

1.– Sustapen guztietan, berariaz kolektibo jakin batentzat diren autonomia-araubideko zuzkidurazko bizitokiak izan ezik, etxebizitza-kupoak erreserbatuko dira kolektibo jakin batzuen beharrei erantzuteko. Hona kolektiboak:

a) Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskineko A edo B letrekin kalifikatutako pertsona ezgaituak, edo eranskin horretako D eta H letren arabera 7 puntu edo gehiago dituztenak. Errege Dekretu horrek ezgaitasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura arautzen du.

b) 36 urtetik beherako pertsonak, titularretako bat gutxienez adin horretatik beherakoa duten bizikidetza-unitateak barne.

c) Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten titularrak.

c) Etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.

d) Gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra.

2.– Zenbait kolektibotakoak diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak etxebizitza erreserbatuen kupo altuenaren barruan sartuko dira.

3.– Kupoak behin-behinean zehaztuko dira esleipen-prozedura hasteko aginduan, kontuan hartuta kolektibo bakoitzak zer ehuneko ordezkatzen duen sustapena dagoen udalerrian eta/edo eremu funtzionalean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatutako pertsona edo bizikidetza-unitate guztien gainean.

4.– Baldin eta, prozeduran sartzeko epea amaitu ondoren, hasierako ordenan ezarritako kupoak nabarmen aldatzen badira kolektibo bakoitzak haietan sartuta dituen bizikidetza-unitate edo pertsona guztien artean duen portzentajetik, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailburuaren aginduz, behin betiko aldatuko dira kupoak.

5.– Behin-behineko eta behin betiko etxebizitza-kupoek honako portzentaje hauek errespetatu beharko dituzte:

a) Artikulu honetako 1. apartatutko a) azpiapartatuan aipatutako kolektiboarentzat, egokitutako etxebizitzen % 100 erreserbatuko da.

b) 1. apartatutko b) azpiapartatuan aipatutako kolektiboarentzat, gehienez, egokitu gabeko etxebizitzen % 40 erreserbatuko da.

c) 1. apartatutko c) azpiapartatuan aipatutako kolektiboarentzat, gehienez, egokitu gabeko etxebizitzen % 40 erreserbatuko da.

6.– Gainerako eskatzaileen kupoaren edo kupo orokorraren barruan, bai eta 36 urtetik beherako pertsonen kupoaren barruan ere, berariazko kupo bat ezarri ahal izango da, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuen arabera, urteko 21.000 eurotik 39.000 eurora bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileentzat, diru-sarrera haztatuen baldintza berberetan.

7.– b) eta c) azpiapartatuetan aurreikusitakoa aplikatuz erreserbatu ez diren etxebizitzak gainerako kupoei esleituko zaizkie.

8.– Baldin eta kupo bateko etxebizitzak erreserba dagokien kolektibo horretako pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitu gabe geratzen badira, handitu egingo da gainerako eskatzaileentzako kupo orokorrerako diren etxebizitzen kupoa.

Bederatzigarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluak zehazten du etxebizitza bat noiz jo behar den egokitzat bizikidetza-unitateko kideen kopurua eta esleitu beharreko etxebizitzako gelak kontuan hartuta.

Arestian adierazitakoa kontuan hartuta, etxebizitza horiek esleitzeko prozedurari hasiera ematen zaio, eta hona hemen hartarako oinarriak:

1.– Deialdia.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Irunviren web orrian argitaratuko da, iragarriz Gipuzkoako lurralde historikoan gehien irakurtzen diren euskarazko eta gaztelaniazko egunkarietan argitaratuko dela.

2.– Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da 6.301 Alarde eremuan babes publikoko 52 etxebizitza esleitzeko prozedura ezartzea.

3.– Esleipen-prozedura bete behar duten etxebizitzak.

Esleipen-prozedura honen xedeko etxebizitzak alokairuko erregimen orokorreko babes ofizialeko 52 etxebizitza eta haiei dagozkien eranskinak dira. Etxebizitza horiek Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko kalifikazioa dute, honako espediente-zenbaki hauetan jasotakoaren arabera:

EB3-0292/20-LE-000 espedientea.

EB3-0270/21-LE-000 espedientea.

3.1.– Etxebizitza egokituak.

(Ikus .PDF)

3.2.– Gainerako etxebizitzak.

Logela 1 duten etxebizitzak.

(Ikus .PDF)

2 logelako etxebizitzak.

(Ikus .PDF)

3 logelako etxebizitzak.

(Ikus .PDF)

4.– Etxebizitzak lagatzeko araubidea.

Lagapen-araubidea alokairuko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzarena da.

5.– Prozesuan parte hartzeko betekizunak.

Esleipen-prozesuan parte hartzeko, honako betekizun hauek bete behar dira:

Izen-ematea:

Ondoren adierazten diren izen-emateko bi betekizunetakoren bat bete behar da:

1) Irungo Udaleko / Irunviko Babes Publikoko Etxebizitzaren Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egotea alokairu-erregimenean.

2) «Etxebide»n izena emanda egotea, Irungo udalerriko alokairu-erregimeneko eskatzaile gisa, eta Irunvin esleipen-prozedura honetan izena emateko inprimakia aurkeztu izana.

Gehieneko eta gutxieneko diru-sarrerak:

Urteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dira, gutxieneko eta gehieneko zenbateko hauen artean: 9.000 eurotik 39.000 eurora.

Mugikortasun gutxitu iraunkorra duten ezgaitasunen bat dutenen kasuan, baldin eta ezgaitasun psikiko edo etxebizitza-beharra arautzen duen Aginduan hala definituta badaude eta ezgaitasun psikiko gisa deklaratuta badaude, minusbaliotasun-maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 1.A eranskinaren 15. eta 16. kapituluetan xedatutakoaren arabera, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea alokairu-erregimenean, eta jabetza osoko erregimenean edo azalera-eskubidean sartzeko, nahikoa izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.

Halaber, ez zaie gutxieneko diru-sarreraren betekizuna betetzerik eskatuko genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeei, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduan hala eskatzen denez. Agindu hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako etxebizitzaren alorreko ekintza positiboko neurriei buruzkoa da.

Esleipen-prozedura honetan parte hartu ahal izateko, 2021eko zergaldia hartuko da kontuan.

Hala ere, alokairuko erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko gehienezko diru-sarreren betekizunak betetzen direla egiaztatu beharko da Irunvirekin errentamendu-kontratu pribatua formalizatzen den egunean, eta diru-sarrera horiek hartuko dira kontuan, hasierako gehienezko errenta finkatzeko.

Etxebizitzarik ez edukitzea:

Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute etxebizitzarik edukiko jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean, prozedura honetan izena emateko epea amaitu aurreko bi urteetan, oinarri hauetako 6. atalean adierazi bezala.

Etxebizitzarik ez edukitzeko betekizunaren salbuespenak automatikoki aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren araberakoak izango dira.

Babes ofizialeko etxebizitza bat alokairu-erregimenean, zuzkidurazko bizitoki bat edo etxebizitza parekatu bat duten pertsonek edo bizikidetza-unitateek prozesu honetan parte hartu ahal izango dute, baldin eta, kontratuaren amaiera oinarri hauek argitaratu eta hurrengo 6 hilabeteetan aurreikusita badago.

Bizikidetza-unitatea:

Gehienez ere 6 kideko bizikidetza-unitate batekoa izatea.

6.– Prozesuan izena emateko epea.

Irungo Udaleko / Irunviko babes publikoko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko eskaerak eta aldaketak kontuan hartzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

«Etxebide»n izena emanda dauden pertsonek edo bizikidetza-unitateek, oinarri hauetan eta gainerako araudi aplikagarrietan aurreikusitako betekizunak betetzen badituzte eta esleipen-prozesuan parte hartu nahi badute, I. eranskin gisa doan inprimakia aurkeztu beharko dute Irunvin, oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean. Formulario hori bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango da Irungo Udalaren egoitza elektronikoan, edo Irunviren bulegoetan bertara joanda.

Epe hori amaitzen den eguna izango da erreferentziako data, prozeduran sartzeko betekizunak baliozkotzeko, etxebizitzak esleitzeko kupoak prestatzeko, baremazioa kalkulatzeko eta esleipenerako lehentasuna zehazteko.

7.– Kupoak eta kupoei etxebizitzak esleitzea.

7.1.– Kupoak.

1.– Esleitu beharreko 52 etxebizitzetatik, honako kupo eta azpikupo hauek erreserbatuko dira:

a) Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskineko A edo B letrekin kalifikatutako pertsona ezgaituen kolektibo-kupoa, edo eranskin horretako D eta H letren arabera 7 puntu edo gehiago dituztenak. Errege Dekretu horrek ezgaitasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura arautzen du.

b) 36 urtetik beherako pertsonen kolektibo-kupoa, titularretako bat gutxienez adin horretatik beherakoa duten bizikidetza-unitateak barne.

c) Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonen kolektibo-kupoa.

d) Etxebizitza-premia berezia dutenen kolektibo-kupoa.

e) Gainerako eskatzaileen kupoa edo kupo orokorra:

Gainerako eskatzaileen kupoaren edo kupo orokorraren barruan, bai eta 36 urtetik beherako pertsonen kupoaren barruan ere, berariazko kupo bat ezarriko da, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuen arabera, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuen terminoetan urteko 21.000 eurorainoko diru-sarrerak dituzten eskatzaileentzat, eta beste bat, bizikidetza-unitateko diru-sarrera haztatuen terminoetan urteko 21.001 eurotik 39.000 eurora bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileentzat, diru-sarrera haztatuen baldintza berberetan.

Zenbait kolektibotakoak diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak etxebizitza erreserbatuen kupo altuena duenaren barruan sartuko dira.

Baldin eta, prozeduran sartzeko epea amaitu ondoren, hasierako ordenan ezarritako kupoak nabarmen aldatzen badira kolektibo bakoitzak haietan sartuta dituen bizikidetza-unitate edo pertsona guztien artean duen portzentajetik, Irunviko Administrazio Kontseiluaren erabakiz, behin betiko aldatuko dira kupoak.

7.2 Kupoei etxebizitzak esleitzea.

a) Artikulu honetako 1. apartatutko a) azpiapartatuan aipatutako kolektiboarentzat, etxebizitza egokituen % 100 erreserbatuko da: 3 etxebizitza.

(Ikus .PDF)

b) 36 urtetik gorakoen kolektiboarentzat, egokitu gabeko etxebizitzen % 34 erreserbatuko da: 17 etxebizitza.

b.1.– 21.000 eurorainoko diru-sarrerak dituzten azpikupoa: 10 etxebizitza.

(Ikus .PDF)

b.2.– 21.001 eurotik 39.000ra bitarteko diru-sarreren azpikupoa 7 etxebizitza.

(Ikus .PDF)

c) Etxebizitza edukitzeko eskubide subjektiboa duten pertsonentzat, egokitu gabeko etxebizitzen % 11 erreserbatuko da: 5 etxebizitza.

(Ikus .PDF)

d) Etxebizitza edukitzeko premia berezia duten pertsonentzat, egokitu gabeko etxebizitzen % 32 erreserbatuko da: 16 etxebizitza.

(Ikus .PDF)

e) Kupo orokorreko gainerako eskatzaileen kolektiboarentzat, egokitu gabeko etxebizitzen % 21 erreserbatuko da: 11 etxebizitza.

e.1.– 21.000 eurorainoko diru-sarreren azpikupoa: 3 etxebizitza.

(Ikus .PDF)

e.2.– 21.001 eurotik 39.000ra bitarteko diru-sarreren azpikupoa: 8 etxebizitza.

(Ikus .PDF)

c) eta d) azpiapartatuetan aurreikusitakoa aplikatuz erreserbatu ez diren etxebizitzak gainerako kupoei esleituko zaizkie.

Baldin eta kupo bateko etxebizitzak erreserba dagokien kolektibo horretako pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitu gabe geratzen badira, handitu egingo da gainerako eskatzaileentzako kupo orokorrerako diren etxebizitzen kupoa.

Edozein kupotan etxebizitza hutsak geratzen badira eta kupo horretan izena eman duten pertsonen itxarote-zerrenda agortu bada, soberako etxebizitza horiek beste kupo edo azpikupo batzuetako etxebizitzen kopurua handituko dute, ondoko ordenaren arabera.

8.– Baremazio-irizpideak.

Oinarri hauetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten pertsonak eta bizikidetza-unitateak honako baremazio-irizpide hauen arabera puntuatuko dira:

a) Diru-sarrerak.

10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu, 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei.

b) Bizikidetza-unitateko kide-kopurua.

Bizikidetza-unitateko kide-kopurua puntuatzeko, sustapeneko etxebizitzek dituzten logelen kopurua hartuko da kontuan.

Logela 1 duten etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kidek osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

2 logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kidek osatutako bizikidetza-unitateei; puntu 1, 2 kidek osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

3 logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kidek edo gehiagok osatutako bizikidetza-unitateei; 5 puntu, 5 kidek osatutako bizikidetza-unitateei; 3 puntu, 4 kidek osatutako bizikidetza-unitateei, eta puntu 1, 3 kidek osatutako bizikidetza-unitateei.

c) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko izen-ematearen antzinatasuna.

Puntu 1 emango da antzinatasun handiena duen bizikidetza-unitateko kidea izena emanda dagoen urte bakoitzeko, eta gehienez ere 7 puntu.

«Etxebide»ren Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Erregistroan izena emanda egon eta Irungo Udaleko / Irunviko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emanda ez dauden pertsona edo bizikidetza-unitate eskatzaileei, betekizunak betetzen badituzte, Irungo udalerriko eskatzaileak badira eta izena emateko inprimakia adierazitako epean aurkezten badute, «Etxebide»ren Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Erregistroko antzinatasuna errespetatuko zaie.

Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistro bietan alokairu-erregimenean inskribatuta dauden pertsonei edo bizikidetza-unitateei antzinatasun handiena duen Erregistroko antzinatasuna errespetatuko zaie, baldin eta inguruabar hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu badute deialdi honen 6. atalean eta oinarrietan adierazitako esleipen-prozesuan izena emateko epea amaitu baino lehen, eta betiere bi erregistroetan inskribatutako bizikidetza-unitateak bat baldin badatoz izena emateko epe hori amaitzen denean.

d) Etxebizitza-premia berezia.

4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia berezia duten kolektiboetakoren bateko titularren bat duten espedienteei. Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta buru-eritasuna duten pertsonen kasuan, 4 puntu emango zaizkie espedienteei, bizikidetza-unitateko edozein kidek izaera hori egiaztatuta baldin badauka. Kolektibo batean baino gehiagotan daudenei 4 puntu emango zaizkie kolektibo bakoitzeko, eta gehienez ere 8 puntu.

9.– Esleitzeko lehentasuna.

Irungo Udaleko / Irunviko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen Erregelamenduaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskaerak barematu ondoren, honako lehentasun hau aplikatuko da:

1.– Lehendabizi, azken 5 urteetan Irunen erroldatuta egon direnak edo azken 20 urteetan gutxienez 10 urtez Irunen erroldatuta egon direnak.

2.– Bigarren, Irunen erroldatuta dauden pertsonak.

3.– Hirugarren, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsonak.

Lehentasun hori aplikatuko da, noiz eta bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsonetako batek, gutxienez, 1., 2. edo 3. ataletan adierazitako betekizunak betetzen dituenean.

10.– Esleipenaren garapena.

Etxebizitzak kupo eta azpikupo bakoitzean ordenaren arabera esleituko dira, eta etxebizitzen logela-kopurua bizikidetza-unitateen beharretara egokituz.

Logela bateko etxebizitzak gehienez ere 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie; bi logelako etxebizitzak gehienez 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie; hiru logelako etxebizitzak gehienez 6 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie.

Gehiegizko okupaziorik gerta ez dadin, etxebizitzak esleitzean etxebizitza gainokupatuta dagoela ulertuko da bertan bizi diren pertsonen kopurua ratio hauen arabera dagokiona baino handiagoa denean:

a) Bizilagun 1 daukan etxebizitza batek gutxienez 25 metro karratu erabilgarri izan beharko ditu azaleran.

b) Bizilagun 2 dauzkan etxebizitza batek gutxienez 35 metro karratu erabilgarri izan beharko ditu azaleran.

c) 3 Bizilagun dauzkan etxebizitza batek gutxienez 50 metro karratu erabilgarri izan beharko ditu azaleran.

d) 4 Bizilagun dauzkan etxebizitza batek gutxienez 60 metro karratu erabilgarri izan beharko ditu azaleran.

e) 5 bizilagun edo gehiago dituen etxebizitza batek S=20+{10xN) formula aplikatu eta emaitzaren azalera erabilgarri bera edo handiagoa edukiko du. Formulan, N pertsona-kopurua da, eta S, berriz, etxebizitzaren gutxieneko beharrezko azalera erabilgarria. Baldintza hori betetzen ez bada, etxebizitza gehiegi okupatutzat hartuko da.

Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko terrazen, balkoien edo esekilekuen azalerak.

Lehenik, etxebizitza egokituak abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskineko A letrarekin kalifikatutako pertsona ezgaituei esleituko zaizkie; ondoren, B letrarekin kalifikatutako pertsona ezgaituei, eta azkenik, 2. eranskin horretako D eta H letren arabera 7 puntu edo gehiago dituztenei. Errege Dekretu horrek ezgaitasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura arautzen du.

Ondoren, 36 urtetik beherakoen kupoko etxebizitzak esleituko dira, logela gehien eta garaiera handiena dutenetatik hasita, eta azkenik, logela gutxien eta altuera txikiena dutenak, betiere etxebizitza horiek egoki dituzten bizikidetza-unitateen artean.

Ondoren, etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren titularren kupoko etxebizitzak esleituko dira, logela gehien eta garaiera handiena dutenetatik hasita, eta azkenik, logela gutxien eta altuera txikiena dutenak, betiere etxebizitza horiek egoki dituzten bizikidetza-unitateen artean.

Ondoren, etxebizitza-premia berezia dutenen kupoko etxebizitzak esleituko dira, logela gehien eta garaiera handiena dutenetatik hasita, eta azkenik, logela gutxien eta altuera txikiena dutenak, betiere etxebizitza horiek egoki dituzten bizikidetza-unitateen artean.

Azkenik, gainerako eskatzaileen kupo orokorreko eta esleitu gabe geratu diren beste kupoetako etxebizitzak esleituko dira, logela gehien eta garaiera handiena dutenetatik hasita, eta azkenik, logela gutxien eta altuera txikiena dutenak, betiere etxebizitza horiek egoki dituzten bizikidetza-unitateen artean.

Kupoak adina itxarote-zerrenda egingo dira, eta bertan parte hartu eta etxebizitzarik lortu ez dutenek osatuko dituzte.

11.– Behin-behineko zerrendak eta erreklamatzeko epea.

Eskaerak jasotzeko epea bukatutakoan, haien datuak aztertuko dira, eta, berrikuspen horren arabera, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak egingo dira. Azken kasu horretan, zergatik baztertu duten aipatuko da. Zerrendak Irunviko Administrazio Kontseiluak onartuko ditu eta Irunviren webgunean argitaratuko dira, EHAAn eta Gipuzkoako lurralde historikoan gehien argitaratzen diren euskarazko eta gaztelaniazko egunkarietan argitaratuko direla iragarriz.

Erreklamazioa Irunviko Administrazio Kontseiluan aurkeztu ahal izango da, zerrendak EHAAn argitaratzen direnetik hasita 15 eguneko epean. Erreklamazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da Irungo Udalaren egoitza elektronikoan edo, aurrez hitzordua eskatuta, sozietatearen bulegoetan. Eta erreklamazioarekin batera, azaltzen diren arrazoiak babesteko beharrezkotzat jotzen diren frogagiriak aurkeztu beharko dira.

12.– Behin betiko zerrendak.

Irunviko Administrazio Kontseiluak ebatziko ditu erreklamazioak, eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko ditu. Zerrendak Irunviren webgunean argitaratuko dira, iragarriz EHAAN eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko tiradarik handieneko euskarazko eta gaztelaniazko egunkarietan argitaratuko direla.

Kupoak adina esleipen-zerrenda onetsiko dira.

Honako datu hauek edukiko dituzte behin betiko zerrenda horiek:

1) NANa eta eskaera bakoitzari esleitutako espediente-zenbakia.

2) Zein kupotan parte hartzen duen.

3) Zerrendako kokapena, etxebizitzen logela-kopuruaren arabera.

Parte-hartzaileen behin betiko zerrendetan onartuen zerrendan sartzeak ez du esan nahi eskatutako baldintzak eta betekizunak betetzen direnik. Baldintza eta betekizun horiek errentamendu-kontratuak sinatu aurretik egiaztatuko dira.

13.– Esleipen-prozedura.

Etxebizitzak aldez aurretik ezarritako ordenaren arabera esleituko dira, eta kontuan hartuta pertsonek eta familia-unitateek zein kupotan eta azpikupotan parte hartzen duten, eta oinarri hauetako 8. puntuan adierazitako baremoa aplikatuta eskatzaile bakoitzak aurkeztutako dokumentazioaren arabera lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta esleipenean oinarri hauetako 9. atalean aurreikusitako lehentasuna emanda. Ordena puntuaziorik handienetik txikienera izango da kupo bakoitzeko eta etxebizitzako logela-kopuru bakoitzeko.

Berdinketarik gertatuz gero, antzinatasun handiena duen eskaeraren alde ebatziko da, eta antzinatasun bera baldin badute, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan antzinatasun handiena duen eskaeraren alde.

Horren arabera, Administrazio Kontseiluak esleipendun hautatuen zerrenda onetsiko du, zein etxebizitza esleitu zaien adierazita. Hautatuen zerrenda Irunviren webgunean argitaratuko da, iragarriz EHAAN eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko tiradarik handieneko euskarazko eta gaztelaniazko egunkarietan argitaratuko dela.

14.– Esleipendunak.

Hautatutako esleipendunek ez dute automatikoki izango esleitutako etxebizitzaren onuradun izateko eskubidea. Baldintza hori behin betiko esleipenarekin bakarrik lortuko da.

Hautatutako pertsonei edo bizikidetza-unitateei pertsonalki jakinaraziko zaie, eta, hala behar denean, eskatuko zaie adierazten den epean aurkez dezatela aldez aurretik egiaztatu ez dituzten nahitaez bete beharreko betekizunei buruzko dokumentazioa. Oinarri hauetako 16. atalaren ondorioetarako, errekerimendu hori bete ezean, atzera egin dutela ulertuko da, eta horren ondorioz aukera emango zaie dagokion itxarote-zerrendan agertzen diren hurrengo pertsonei.

Hautatutako pertsonak edo bizikidetza-unitateak behin betiko esleipendun bihurtuko dira, egiaztatzen denean datu pertsonalak eta aurkeztu duten dokumentazioa zuzenak direla eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hala ez balitz, hau da, kontratuak sinatu aurretik egiaztatzen bada ez dituztela betetzen exijitzen diren baldintzak eta betekizunak, pertsona edo bizikidetza-unitate horiek huts bat utziko dute, eta horretan ere itxarote-zerrendako ordena jarraituz beteko da huts hori.

Esleipen-prozedura eten ahal izango da interes publiko edo sozialengatik, baita Sozietateari egotzi ezin zaizkion inguruabarrengatik etxebizitzak eman ez direnean ere, eta etete horrek ez du sortuko inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

15.– Itxarote-zerrenda.

Esleipena amaitu ondoren, kupoak adina itxarote-zerrenda egingo dira, eta bertan parte hartu eta etxebizitzarik lortu ez dutenek osatuko dituzte zerrenda horiek. Irunviko Administrazio Kontseiluak onetsiko ditu itxarote-zerrenda guztiak.

Zerrendak Irunviren webgunean argitaratuko dira, iragarriz EHAAn eta probintziako tirada handieneko euskarazko eta gaztelaniazko egunkarietan argitaratuko direla ezagutzera emateko.

Honako datu hauek edukiko dituzte behin betiko zerrenda horiek:

1) NANa eta eskaera bakoitzari esleitutako espediente-zenbakia.

2) Zein kupotan parte hartzen duen.

3) Zerrendako kokapena, etxebizitzen logela-kopuruaren arabera.

Kasu horietan guztietan, etxebizitzaren bat esleipendunik gabe geratu bada, hutsik gertatu den kupoaren arabera eta bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren eta esleitu beharreko etxebizitzako gelen arabera beteko da.

Itxarote-zerrenda agortuta, etxebizitzak errentamendu-erregimeneko bigarren eskualdaketetako zerrenden bidez esleituko dira, zerrendetan ezarritako ordenari jarraituz. Zerrenda horiek urtero onetsiko ditu Irunviko Administrazio Kontseiluak.

16.– Uko egitea.

Bizikidetza-unitatearen bizitoki-beharrei egokitutako etxebizitza bat esleitzeari uko eginez gero, erregistroan/erregistroetan baja emango zaio, uko egiten denetik urtebeteko epean, eta ezin izango du berriz eskatu Babes Publikoko Etxebizitzen Erregistroan/erregistroetan izena emateko, uko egin eta urtebete igaro arte.

17.– Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusten ez den orotan, aplikatzekoa den araudian eta Irungo Udaleko / Irunviko Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen Erregelamenduan xedatutakoa beteko da.

Irun, 2023ko martxoaren 29a.

Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa / Sociedad Pública de Vivienda de Irun SAUko Administrazio Kontseiluko presidentea.

JOSÉ ANTONIO SANTANO CLAVERO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala