72. zk., 2023ko apirilaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1831
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko martxoaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, 2023ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-publikoak garatzea helburu duten proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta Batzorde horren osaera argitaratzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Kulturako sailburuordearen 2023ko martxoaren 16ko Ebazpenean (2023ko martxoaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 64 zk.). Ebazpen horren bidez, 2023ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatu ziren, eta Batzordearen osaera argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Lehenengo ebazpen-zatian,
honela dio:
«Mahaikideak: (...) Itziar Zurita Agirre.(...).»
hau esan behar du:
«Mahaikideak: (...) Itziar Zorita Agirre (...).»