72. zk., 2023ko apirilaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 2 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EZKIO-ITSASOKO UDALA
1825
IRAGARKIA, 2023ko enplegu-eskaintza publikoari buruzkoa.
Ezkio-Itsasoko Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko martxoaren 9an, beste batzuen artean, honako erabakia hartu zuen:
– Ezkio-Itsaso Udaleko 2023rako enplegu-eskaintza publikoa onartzea eta argitaratzea agintzea.
– Aipatutako eskaintza araututako moduan argitaratzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera.
Ezkio-Itsaso, 2023ko martxoaren 9a.
Alkatea,
JOSEBA TELLERIA ZUBELDIA.
ERANSKINA
Enplegu-eskaintza Publikoa 2023 (EPE). Ezkio-Itsasoko Udala.
Funtzionarioa:
– Lanpostuaren izena: Administrazio Orokorreko Administraria.
– Taldea/Azpitaldea: C1
– Eskala: Administrazio Orokorra.
– Azpieskala: Administraria
– Titulazioa: Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera hauen baliokide diren titulazioak.
– Maila: 19 D.O. (15 EUFALEBA).
– Dedikazioa: % 100.
– Lanpostua betetzeko era: Lehiaketa-Oposizio librea.
– Euskararen hizkuntza-eskakizuna: 3.a, nahitaezkoa.
– Plaza-kopurua: 1.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.