Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2023ko apirilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1814

334/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José Angel Navarrina Martínez jauna Obstetriziako eta Ginekologiako Atal Sanitarioko Burua (Obstetriziako atala) kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan, berak hala eskatuta.

1491/2020 Ebazpenaren bidez, José Angel Navarrina Martínez jauna izendatu zen Obstetriziako eta Ginekologiako Atal Sanitarioko Burua (Obstetriziako Atala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan 2021eko urtarrilaren 18ko EHAA 11. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José Angel Navarrina Martínez jauna Obstetriziako eta Ginekologiako Atal Sanitarioko Burua (Obstetriziako atala) kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko otsailaren 28ko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Donostia, 2023ko martxoaren 8a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala