Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2023ko apirilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1813

71/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Severina Gómez García andrea Graduaurreko eta Graduondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

346/2021 Ebazpenaren bidez, Severina Gómez García andrea Graduaurreko eta Graduondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Severina Gómez García andrea Graduaurreko eta Graduondoko Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko martxoaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIri Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2023ko martxoaren 8a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala