72. zk., 2023ko apirilaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1812
279/2023 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Sara Arévalo Lobera andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erradioterapiako, Onkologia Medikoko eta Onkohematologiako Gipuzkoako Kudeaketa Klinikoko Unitateko Burua, berak eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 1306/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko uztailaren 10eko EHAAn argitaratua), Sara Arévalo Lobera andrea izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erradioterapiako, Onkologia Medikoko eta Onkohematologiako Gipuzkoako Kudeaketa Klinikoko Unitateko Buru.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Sara Arévalo Lobera andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erradioterapiako, Onkologia Medikoko eta Onkohematologiako Gipuzkoako Kudeaketa Klinikoko Unitateko Buruaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko otsailaren 16ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Interesdunari, Donostialdeko ESIari eta Zuzendaritza Nagusiari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.