Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2023ko apirilaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1741

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian bideratutako 347/2022 prozedura laburtuan dauden interesdunak.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

347/2022 prozedura laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Agindua. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzupeko lan-kontratuko langileen hitzarmeneko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egin zen.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 28a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala