Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2023ko apirilaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1732

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 30ekoa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko 2023-2024rako beken deialdia egiten duena.

Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuak unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko beken programa sortu eta arautzen ditu.

Dekretu horren 5.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko 2023-2024ko beken deialdia egitea dagokio. Beka horiek Lehendakaritzaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, zeina Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko urtarrilaaren 18ko Ebazpenaren bidez onartu baitzen eta honako helbide honetan argitaratuta baitago: https://www.euskadi.eus/proiektua/lehendakaritzaren-2023eko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2lehen/eu/

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Deialdi honen xedea da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunen prestakuntza bultzatzeko bi beka ematea 2023-2024rako.

2. artikulua.– Diru-zuzkidura.

1.– Deialdiko beka-programaren guztizko kreditua 36.417,86 eurokoa da; horietatik 11.005,76 euro 2023ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta 25.412,10 euro 2024ko konpromiso-kredituari.

2.– Beken diru-zuzkidura 17.500 euro gordinekoa izango da bakoitzarentzat. Bekaren zenbatekoari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak kenduko zaizkio, zergaren araudiaren arabera legozkiokeenak.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

1.– 2023ko martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek bitarteko elektronikoak bakarrik erabili beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko eta egiteko.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta aurkeztu beharreko agiriak telematikoki izapidetzeko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri. https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1232101

3.– Eskaera egiteko, behar bezala betetako eskabide normalizatu bat erabiliko da. Eskabide hori egoitza elektronikoan dago eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1232101

Eskabideak identifikatzeko eta sinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoak erabili behar dira, helbide honetan eskuragarri daudenak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

4.– Eskatzaileak elektronikoki izapidetu ahal izango du ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ahalordeen Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

5.– Eskabidearen ondorengo izapideak bide elektronikoz egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta»ren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean agertu beharko du.

Alta emateko edo hirugarrenen datuak aldatzeko, interesdunak Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du, helbide honetan: https//: www.euskadi.eus/altaterceros

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egingo dira, «Nire karpeta»n (https://www.euskadi.eus/micarpeta).

6.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbaturik.

4. artikulua.– Hautaketa Batzordea.

2023ko martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 10. artikuluan aipatzen den Hautaketa Batzordea, merezimenduak baloratuko dituena, honako pertsona hauek osatuko dute:

– Asier Aranbarri Urzelai, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria, presidente izango da. Bakante, absentzia, gaixotasun edo beste kausa legal baten kasuan, Miren Saratxaga de Isla Gazteriako zuzendariak beteko du tokia.

– Mikel Meneses Arenas, Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzako teknikaria, bokala izango da. Bakante, absentzia, gaixotasun edo beste kausa legal baten kasuan, Josu Gerediaga Egurrola Gazteria Zuzendaritzako arduradunak beteko du tokia.

– Ianire Abad Peña Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzako teknikariak batzordeko idazkari-lanak egingo ditu. Bakante, absentzia, gaixotasun edo beste kausa legal baten kasuan, Agurtzane Iriondo Goti Gazteria Zuzendaritzako teknikariak beteko du tokia.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan aipatutako dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren menpe egongo dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; eta 34/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituladunak prestatzeko bekak arautzen dituena.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Denek jakin dezaten, www.euskadi.eus webgunean ere argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 30a.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala