Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2023ko apirilaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1731

AGINDUA, 2023ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022ko irailaren 22ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastiko eta Diseinuko, Maisu-maistren eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko iraupen luzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da.

Hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduan (2022ko irailaren 30eko EHAAn argitaratua). Agindu horren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta maisu-maistren kidegoetan eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan. Hori dela eta, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorri eta dagozkion zuzenketak egiten dira.

Lehenengoa.– 2022/4229 (44/5) orrialdean, 1.3 oinarrian, honako hau dioenean:

Txanda irekiko 3.178 plazarako deialdia egiten da, A taldekoak, A1 azpitaldea (Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetakoak) eta A2 azpitaldea (Maisu-maistren kidegoa eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa).

Honako hau esan behar du:

Txanda irekiko 3.169 plazarako deialdia egiten da, A taldekoak, A1 azpitaldea (Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetakoak) eta A2 azpitaldea (Maisu-maistren kidegoa eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa).

Bigarrena.– Kidegoaren, espezialitatearen eta irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren araberako banaketa osorik argitaratzen da:

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– 2022/4229 (44/6) orrialdean, 1.3 oinarrian, honako hau dioenean:

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

(Ikus .PDF)

Honako hau esan behar du:

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2022/4229 (44/7) orrialdean, 1.3 oinarrian, kidegoaren, espezialitatearen eta irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren araberako banaketa osorik argitaratzen da:

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear).

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– 2022/4229 (44/30) orrialdean, 9. oinarriaren bigarren paragrafoan, honako hau dioenean:

Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitatean egingo da, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, deitzen diren lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.

Honako hau esan behar du:

Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitateko lanpostuetan egingo da, edo espezialitate horren bidez lor daitezkeen beste lanpostu batzuetan, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, deitzen diren lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitateko lanpostuetan edo espezialitate horren bidez eskura daitezkeen beste lanpostu batzuetan, behin betiko lehen destinoa lortu arte. Adierazitako esleipen- eta lehiaketa-prozeduretan zehaztuko da zer lanpostu eta espezialitateren bidez eskura daitezkeen.

Seigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edota, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala