Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBARRIAKO UDALA
1705

IRAGARKIA, Etxebarriko Udala UEMAn sartzeari buruzkoa.

Etxebarriko Udalak, 2023ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, besteak beste, hurrengoa onartu zuen:

Lehenengoa.– Hasierako onarpena ematea Etxebarriko Udalaren Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kidetzari eta haren estatutuei, eta ondorio horietarako hurrengo urteetan asumitu beharreko konpromiso ekonomikoei aurre egiteko kreditu nahikoa gordetzeko konpromisoa hartzea. Era horretan, 3/2023-3 kreditu aldaketa onetsi da, 2023. ekitaldian, 335 programan 42101 ekonomikoan, diru partida sortuz udal aurrekontuan UEMAri bideratzeko.

Bigarrena.– Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) Estatutuak onartzea, 2008ko urtarrilaren 11ko dataz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zirenak.

Hirugarrena.– Akordio hau jendaurrean jartzea hilabetez, Bizkaiko eta Euskadiko Aldizkari Ofizialetan iragarkia argitaratuz.

Laugarrena.– Epe hori pasata, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren toki-araubidearen arloko organo eskudunari 2/2016 Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 103.3 eta 103.9 artikuluetan aurreikusten den txostena eskatzea.

Bosgarrena.– UEMAri eskatzea egingo duen batzar nagusian, Etxebarriko Udala mankomunitatearen kidetzat onar dezatela.

Seigarrena.– Akordio honen berri Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari ematea.

Etxebarria, 2023ko martxoaren 28a.

Alkatea,

JESUS IRIONDO LEJARDI.


Azterketa dokumentala