68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1704
IRAGARKIA, Santurtziko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Santurtziko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia baten % 100a eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek leku hauetan lortu ahal izango dute espedienteko informazioa, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoa:
– Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 262,85 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.