Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1698

IRAGARKIA, 2023ko martxoaren 24ko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 48/2022/267 zenbakiko espedientean emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Aipatutako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez amaitu da. Izan ere, ebazpen horretan erabaki zen I482022000067300 zenbakidun arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea eta Residencias Aita y Ama Barakaldo, SL enpresari 7.501 euroko zehapena ezartzea, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluan arau-hauste oso astuntzat tipifikatutako arau-haustea egiteagatik.

Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, bere lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bidez, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Era berean, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea baliatuko ez badu, ezarritako zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/y22-pay/eu/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet?p12iIdioma=eu Ordaintzeko azken eguna 2023-05-24 da, eta ordaintzeko behar diren datuak honako hauek dira:

– Zerga-bilketako Prozeduraren Kodea (ZPK): 9050794.

– Entitate igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4822026700260.

– Identifikazioa: 240523.

– Zenbatekoa: 7.501 euro.

Hala egiten ez badu, premiamendu-egintza betearazlea eskatuko da zehapena kobratzeko, eta berehala sortuko dira premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala