68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1697
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Ebazpen honen bidez, huts-zuzenketa egiten da «Mundakako biaduktua konpontzeko eta babesteko eraikuntza-proiektuari» dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzen duen 2023ko otsailaren 17ko Ebazpenean (2023ko martxoaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak argitzen ez baditu baina, zuzenduz gero, dokumentuaren edukia edo esanahia aldatu egiten bada benetan edo itxuraz, maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 15eko 97/2009 Foru Dekretuak, Bizkaiko Aldizkari Ofiziala arautzekoak, 17.2.2.b) artikuluan adierazten duenez, akatsak edo omisioak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezakete, maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira.
Bada, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2023ko otsailaren 17ko ebazpenean, tankera horretako akats aritmetikoak aurkitu dira; ebazpen horren bidez jarri zen jendaurrean «Mundakako biaduktua konpontzeko eta babesteko eraikuntza-proiektua» eta dagokion ingurumen-inpaktuaren azterketa (2023ko martxoaren 9ko EHAAn eta BAOn, 48. zenbakian, argitaratua). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Ebazpenaren hamabosgarren paragrafoan,
honako hau dioen tokian:
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua bi milioi bederatziehun eta berrogeita bat mila bostehun eta laurogeita hamar eta hogeita zortzi zentimokoa da (2.941.590,28).
Honako hau esan behar du:
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua bi milioi zortziehun eta hirurogeita bederatzi mila berrehun eta berrogeita hamasei euro eta hamar zentimokoa da (2.869.256,10).
Bestalde, «Mundakako biaduktoa konpondu eta babesteko eraikuntza-proiektuko» 2. eranskina eta desjabetzeen planoak zuzendu egin dira, eraginpeko finkak eta haien titularrak identifikatzerakoan akats bat antzeman delako. Informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke:
https://www.euskadi.eus/mundaka-biaduktua/web01-a2garrai/eu/
Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2023ko martxoaren 20ko Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 20a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.