Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1694

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko martxoaren 21ekoa, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizilore» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da 2023ko martxoaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (64 zk.) argitaratutako Hezkuntzako sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren testuan. Agindu horren bidez, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizilore» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/1589 (2/2) orrialdean, euskarazko bertsioan honela dio:

«● 5-6 urte bitarteko gela: unitate bat, 10 ikaspostuko edukierarekin».

baina honela esan behar du:

«● 5-6 urte bitarteko gela: unitate bat, 15 ikaspostuko edukierarekin».


Azterketa dokumentala