68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 7 orri.)
- EPUB (443 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1693
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira 2022ko ekitaldirako.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartu ziren.
2022ko irailaren 29ko Ebazpenaren bidez, 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak eman eta ukatu ziren. Ebazpen hori onuradun gisa eta ez-onuradun gisa agertzen ziren pertsona guztiei jakinarazi zitzaien.
Dirulaguntzak esleitu eta ebazpena jakinarazi ondoren, eta errekurtsoak aurkezteko legezko epea igaro ondoren, EHAAn argitaratu behar da deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.
Aurreko guztiak kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Ebazpen honen eranskinean argitaratzea, guztiek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren babesean 2022an emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartu ziren.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.