Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1692

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena argitaratzeko agintzen duena (espedientea: 20/2020/81 - Arau-haustearen akta: I202020000024217).

José Antonio Goya, SA enpresari (IFK: B20686994; egoitza: Anoetako Benta-Aldea industrialdea, 20270) zehapen-espedientea hasi zaio, Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Ikuskatzailetzak 2020ko abenduaren 2an egindako I202020000024217 arau-haustearen akta dela bide.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez, 2021eko martxoaren 9an, José Antonio Goya, SA enpresari berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei euroko (40.986) isuna jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.4 artikuluan dago jasota arau-hauste hori: «Langileak, haien ezaugarri pertsonal ezagunak lanpostuaren baldintzekin bateraezinak izanda ere edo lanpostuen eskakizun psikofisikoei erantzuteko modukoak ez diren egoera iragankorrean nabarmen egonda ere, lanpostuei atxikitzea, bai eta langile horiek laneko segurtasun eta osasunaren alorrean dituzten lanbide-gaitasunak kontuan izan gabe lanean jardutea, egoera horietatik langileen segurtasun eta osasunerako hurbil-hurbileko arrisku larria datorrenean».

Bigarrena.– Ebazpena irmo bilakatu zen 2022ko urriaren 28an.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedientea ezagutzeko eskumena, horrela xedatuta baitago Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuan (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA), maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuan (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluetan (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Aipatu lege-aginduak eta aplikatzekoak diren gainerakoak aztertu ostean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, eman zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ezarri den zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen agintzea. Datuak honako hauek dira:

– Sozietate-izena: José Antonio Goya, SA.

– Haren jarduera-sektorea: Haragi- eta hegazti-produktuak egitea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: B20686994.

– Egoitza soziala: Benta-Aldea industrialdea, 20270 Anoeta (Gipuzkoa).

– Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.4: «Langileak, haien ezaugarri pertsonal ezagunak lanpostuaren baldintzekin bateraezinak izanda ere edo lanpostuen eskakizun psikofisikoei erantzuteko modukoak ez diren egoera iragankorrean nabarmen egonda ere, lanpostuei atxikitzea, bai eta langile horiek laneko segurtasun eta osasunaren alorrean dituzten lanbide-gaitasunak kontuan izan gabe lanean jardutea, egoera horietatik langileen segurtasun eta osasunerako hurbil-hurbileko arrisku larria datorrenean».

– Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: Berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei euro (40.986).

– Arau-haustearen aktaren data: 2020ko abenduaren 2a.

– Zehapenaren ebazpenaren data: 2021eko martxoaren 9a.

– Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2022ko urriaren 28a.

Bigarrena.– Argitaratu behar diren datuak laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunen zehapenen erregistroan argitaratu daitezen agintzea. Erregistro hori Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago, arestian aipatu azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ezarritako zehapenaren gaineko erregistroko datuak bost urte igaro ostean deuseztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala