Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1684

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 31koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuak. Agindu hori, berriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.

2023ko otsailaren 16an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez onartzen ziren hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak eta ezartzen zen baztertzea edo omisioa eragin zuten akatsak zuzentzeko hamar egun balioduneko epea.

Hautaketa-prozesuari aplikatzen zaion hamahirugarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, non onartuko baitira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda.

Bigarren artikulua.– Agintzea Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrendak hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako lekuetan argitaratzea, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenek hautaketa-prozesuaren jarraipenari dagozkion izapideak egin ditzaten.

Hirugarren artikulua.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarrien II.4.2 oinarri espezifikoan aurreikusitakoaren arabera, lehen ariketa 2023ko urriaren 17an, 16:00etan, Vitoria-Gasteizko Europa jauregian egingo dela ezartzea.

Laugarren artikulua.– Deialdiaren oinarri orokorretako hamahirugarrenaren bosgarren apartatuan ezarritakoaren babesean, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-betiko zerrendak onartzen dituen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 31.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala