68. zk., 2023ko apirilaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1683
AGINDUA, 2023ko apirilaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen epaimahai kalifikatzaileetako kideak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko aginduen bidez, Idazkaritza azpieskalan, Sarrerako kategorian; Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalan, Sarrerako kategorian; eta Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuak onartu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan.
Hautaketa-prozesu horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduan arautzen dira, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak.
Oinarri orokorren 14. apartatuan ezartzen denez, hautaketa-prozesuetako epaimahai kalifikatzailea epaimahaiburua batek, hiru kidek, idazkari batek eta horien ordezkoek osatuko dute, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez izendatuko dira. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Halaber, xedatzen da deitutako azpieskala bakoitzean epaimahaikide berak egongo direla.
Horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuetako epaimahai kalifikatzaileetako kideak izendatzea. Prozesu horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko aginduen bidez deitu ziren. Pertsona horiek Idazkaritza azpieskalan, Sarrerako kategorian; Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalan, Sarrerako kategoria; eta Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuen epaimahai kalifikatzaileak osatuko dituzte.
Titularrak:
– Epaimahaiburua:
María Jesús Aztiria Agirre andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hautatua.
– Mahaikideak:
Eduardo Alday Galán, Arabako Foru Aldundiak hautatua.
María Garayoa Ansorregui andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak hautatua.
Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak hautatua.
– Idazkaria:
Xabier Iriondo Arana jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioa.
Ordezkoak:
– Epaimahaiburua:
Asier Undabarrena Ibarguengoitia jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hautatua.
– Mahaikideak:
Raquel Sánchez García andrea, Arabako Foru Aldundiak hautatua.
Marta Vielba Postigo andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak hautatua.
Mateo Astigarraga López jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiak hautatua.
– Idazkaria:
Jose Luis Aramendia Cordón jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioa.
Bigarren artikulua.– Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien organoari, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 3a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.