Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2023ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1627

IRAGARKIA, 2023ko martxoaren 17koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko bertaratze-errekerimenduak jakinaraztekoa.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie, haien espedienteak izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den bertaratzea egin beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien bertaratzea egin, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 17a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala