65. zk., 2023ko apirilaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1626
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 638/2022 prozedura arruntean.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
638/2022 prozedura arrunta: 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeko 2022ko maiatzaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Akordioaren kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Erabaki honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan sartzen ditu. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez erabaki hori argitaratu zen (maiatzaren 30eko EHAA, 103. zk.).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.