Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2023ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1612

AGINDUA, 2023ko martxoaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Ekonomia eta Ogasun Saileko behin-behineko langile bat izendatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluak, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluek eta aplikagarria den gainerako araudiak emandako ahalmenez baliatuz eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Yurdana Burgoa Valtierra andrea Ekonomia eta Ogasun Saileko 5321 kode eta 1 dotazioko Kabinete eta Koordinazioko aholkulari izendatzea, sailburuorde mailarekin.

Bigarrena.– Bete beharreko zereginak aholkularitzako lanpostuei dagozkienak izango dira, eta hura atxikitzen zaion alorrean berariazkoak direnak.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 eta 5.2 artikuluetan jasota dagoen aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-ondorioak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean; nolanahi ere, gerta liteke lehenago edozein momentutan ezeztatzea.

Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen du agindu honek, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 28a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala