Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1596

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan Kulturako ekitaldi publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio-batzordekideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2023. urtean Euskal Administrazio Erkidegoan Kulturako ekitaldi publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Agindua.

Kontuan izanda aipaturiko Agindu horren 13. artikuluak ezartzen duela aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko Balorazio Batzordea eratuko dela, eta 4. puntuan ezartzen dela Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez izendatuko direla batzorde horren kideak eta osaera argitaratuko dela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.

Balorazio Batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Jaime Cuenca Amigo jauna, Lorena Montejo Hinestrosa andrea, Iker Tolosa Lafuente jauna eta Itziar Zurita Agirre andrea (aditu-profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala