Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1591

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2023-2024 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekitzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itunen araubidean sartzeko, unitateak zehaztuta, eta laguntzako langile osagarriak ituntzeko, 2022-2023 ikasturtean hasi eta 2027-2028 ikasturtera arteko indarraldiarekin.

Agindu horren 17. artikuluan ezarrita daude ituna aldatzeko bete beharreko baldintzak eta prozedura.

Hori dela eta, agindu horren 17.6 artikuluan xedatutakoarekin bat:

EBAZTEN DUT:

2023-2024 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekiko dela jakinaraztea. Epe hori 2023ko maiatzaren 1etik maiatzaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala