Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1590

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2022-2023 ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 24ko Aginduaren bitartez, ondoko deialdia finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2022-2023 ikasturterako dirulaguntzetarakoa, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuz.

Aipatu aginduaren 10.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 24ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 2a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala