Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1581

972/2022 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Itxaso Piérola Escalonilla andrea izendatzen den Zuzendaritzako Idazkaria lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren irailaren 29ko 764/2022 Ebazpenaren bidez (urriaren 11ko EHAA), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako Idazkaria lanpostua betetzeko deialdia egin zen.

Balorazio Batzordeak baloratu egin du lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa, baldintzak egiaztatu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Itxaso Piérola Escalonilla andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Itxaso Piérola Escalonilla andrea izendatzea Zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko azaroaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari eta Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala