64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
1577
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko martxoaren 16ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 6ko eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko martxoaren 17an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 16ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agentearen Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.