63. zk., 2023ko martxoaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1569
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 22/2023 prozedura arruntean dauden interesdunak.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
22/2023 prozedura arrunta: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomiadunetako kidegoetan eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 16a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.