Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2023ko martxoaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1560

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, irudi-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2022ko abenduaren 26an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abenduaren 7ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2023. urtean irudi-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abenduaren 7ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen, horien onuradunen, eta dirulaguntza jaso ez dutenen zerrenda argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala