Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2023ko martxoaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1555

41/2023 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) 2023-2026ko aldian ezartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu duten toki-erakundeen zerrenda argitaratzekoa.

Gobernu Kontseiluak, 2022ko azaroaren 22an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) 2023-2026ko aldian ezartzeko lankidetza-hitzarmenaren eredua) onartzen duen erabakia hartu zuen. Erabaki horren bidez, hitzarmen-ereduaren testua eta hitzarmen hori sinatu duten udalen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen zaio Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari.

Hitzarmen-ereduaren testua 2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (26. zk.), eta zenbait toki-erakundek sinatu dute hitzarmena. Horrenbestez, eta behar bezalako publizitatea emateko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) ezartzeko lankidetza-hitzarmena (2023-2026) sinatu duten toki-erakundeen zerrenda. Zerrenda hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 23a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 23KO 41/2023 EBAZPENARENA

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean Mugiment Kirol Txartela (Mugiment KTX) ezartzeko lankidetza-hitzarmena (2023-2026) sinatu duten toki-erakundeen zerrenda:

Abadiño

Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena

Amorebieta-Etxano

Amurrio

Arrasate

Bakio

Basauri

Beasain

Bergara

Bermeo

Berriz

Bilbao

Deba

Derio

Donostia

Elgoibar

Elorrio

Ermua

Etxebarri

Galdakao

Getxo

Gueñes

Idiazabal

Igorre

Larrabetzu

Laudio

Leioa

Lekeitio

Lemoa

Lezo

Markina-Xemein

Maruri- Jatabe

Mungia

Muskiz

Mutriku

Oiartzun

Ondarroa

Urduña

Orozko

Pasaia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Urduliz

Vitoria-Gasteiz

Zestoa

Zumaia

Zumarraga


Azterketa dokumentala