63. zk., 2023ko martxoaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
1550
IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuei buruzkoa.
2022ko abenduaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (245. zenbakia), I. eranskineko akatsak zuzenduta, 2023ko martxoaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (45. zenbakia), osorik argitaratu dira, besteak beste, honako lanpostu hauek betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak:
Administrari laguntzaileen sei (6) plaza, Administrazio Orokorraren eskalakoak, Laguntzaile azpieskalakoak eta Laguntzaile motakoak, lehiaketa bidez eta txanda irekian.
Administrari laguntzaile plaza bat (1), lan-itunpeko langile finkoen plantillakoa, lehiaketa bidez eta txanda irekian.
Kontabilitate eta Zuzenbide arloko teknikari plaza bat (1), Administrazio Bereziko eskalakoa, Teknikari azpieskalakoa eta Erdiko mailako motakoa, lehiaketa bidez eta txanda irekian.
Informatikari laguntzaile plaza bat (1) Administrazio Bereziko eskalakoa, Teknikari azpieskalakoa eta Laguntzaile motakoa, lehiaketa bidez eta txanda irekian.
Deialdi honetan parte hartzeko eskariak, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita hogei egun baliodunetan aurkeztu beharko dira.
Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, ediktu oholean eta udalaren web orrian argitaratuko dira.
Amorebieta-Etxano, 2023ko martxoaren 23a.
Alkatea,
ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.