Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2023ko martxoaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1549

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko martxoaren 6ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, izendatzen baita balorazio-batzordea, eta adierazten baita noiz eta non egingo diren probak, Ertzaintzako lanpostuak izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketa sistemen bidez betetzeko prozedurarenak (C247, C248 eta C249).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da–, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Argitara ematea 2023ko martxoaren 8an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko martxoaren 6ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onartzen da, balorazio-batzordeak izendatzen dira, eta adierazten da noiz eta non egingo diren proba espezifikoak, Ertzaintzako lanpostuak izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketa sistemen bidez betetzeko prozedurarenak (C247, C248 eta C249).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala