Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2023ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1483

IRAGARKIA, 2023ko martxoaren 15ekoa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan-arloko arau-hausteengatiko (arau-hausteen aktan jasotakoak) zehapen-prozeduraren hasiera eta/edo Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko proposamena.

Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie egintzaren eduki osoaren berri izateko Arabako Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (General Alava 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 15a.

Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,

SONIA HOLGADO ARÍN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala