Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2023ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1479

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita lanpostuen zerrenda argitaratzeko.

Abenduaren 23ko 221/228 Dekretuak Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren jardueren hasiera arautzen duenak, bere 2. artikuluan ezartzen du lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura. Ondoren, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko zuzendariaren 2010eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Geroago, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren bidez, lan-kontratudun langileentzako lanpostuen zerrendaren aldaketa argitaratzea agintzen da.

Lanpostuen zerrendaren aldaketa honek Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteko plantillaren konfigurazio berria islatzen du, 2023ko Enplegua Antolatzeko Planean aurreikusita dagoena; plan hori erakundeko langileek betetzen dituzten eginkizunen, lan-kargen eta antolamendu-beharren azterketaren emaitzaren arabera idatzita dago.

Aldaketa hau ezartzekoak diren arauen arabera izapidetu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako oro har onartutako irizpideak eta Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua /Basque Instituteren funtzionamendurako berariazko araudia errespetatuz.

Ondorioz, Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluak 2023ko martxoaren 9an egindako bilkuran birplanteamendua aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko lan-kontratudun langileentzako lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Donostia, 2023ko martxoaren 17a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala