Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2023ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1474

AGINDUA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa: Lan eta Enplegu Saileko Arabako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzako «ikuskaritzako burua», 511211 kodea, 5 dotazioa.

Arabako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzako «ikuskaritzako burua» lanpostua (511211 kodea, 5 dotazioa) hutsik dagoenez Arabako Lan Ikuskaritzan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du eranskinean zerrendatzen den lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez beteko dela, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, Lanpostuen Zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa duten funtzionarioak, egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileak.

2.– Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztukoarekin bat etorriz.

Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, betiere Lanpostu Zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Lan eta Enplegu Sailean langile-gaietan eskumena duen zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.

Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitae» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

a) Tituluak.

b) Administrazio Publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

e) Hizkuntza-ezagutzak.

f) Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek Langileen Erregistroan, lehendik ez badaude.

Hautagaia deitutako lanpostuaren funtziotara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Laugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.

Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietatik batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.

Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke agindua eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena iragarri eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua:

– Izena: Ikuskaritzako burua.

– Kodea: 511211.

– Dotazioa: 5.

– Kidegoak: A 1502.

– Lanpostu-mailako osagarria: 28.

– Berariazko osagarria: I-B.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.

– Derrigortasun-data: -

– Kokapena: Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetza.

Lan eta Enplegu Saila.

– Destinoaren herria: Vitoria-Gasteiz.

Lanpostuak betetzeko baldintzak:

– Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko kide izatea.


Azterketa dokumentala