Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2023ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
1473

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2023ko martxoaren 8ko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 6an eman zuen Ebazpenaren (Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren) hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2023ko martxoaren 9an argitaratu dela, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 8ko Ebazpena, zeinaren bidez Oinarrizko Eskalako Agente Lehen Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen baita Ertzaintzaren kide bat.

Bigarrena.– Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala