Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2023ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1443

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako oinarrizko eskubideen 967/2022 prozedura.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Oinarrizko eskubideen 967/2022 prozedura: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomiadunetako kidegoetan eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala