58. zk., 2023ko martxoaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1441
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 1/2023 prozedura laburtuan dauden interesdunak.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
1/2023 Prozedura Laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 22ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez osorik ezetsi zen demandatzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, ingurumeneko teknikarien A115 lan-poltsako birbaremazioaren puntuazioaren aurkakoa.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.