Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki oficial batzuk

ARRANKUDIAGA-ZOLLOKO UDALA
1413

IRAGARKIA, Arrankudiaga-Zolloko Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) kidetzat onartzeari buruzkoa.

Arrankudiaga-Zolloko Udalaren osoko bilkurak, 2023ko martxoaren 7ko ohiko bilkuran, besteak beste, hurrengoa onartu zuen:

Lehenengoa.– Hasierako onarpena ematea Arrankudiaga-Zolloko Udalaren Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kidetzari eta haren estatutuei, eta ondorio horietarako hurrengo urteetan asumitu beharreko konpromiso ekonomikoei aurre egiteko kreditu nahikoa gordetzeko konpromisoa hartzea. Era horretan, 2023 ekitaldian, 9121 Programan 48100 Ekonomikoan, diru partida bat jasotzen da udal aurrekontuan UEMAri bideratzeko.

Bigarrena.– Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) Estatutuak onartzea, 2008ko urtarrilaren 11ko dataz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zirenak.

Hirugarrena.– Akordio hori jendaurrean jartzea hilabetez, Bizkaiko eta Euskadiko Aldizkari Ofizialetan iragarkia argitaratuz.

Laugarrena.– Epe hori pasata, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren toki-araubidearen arloko organo eskudunari 2/2016 Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 103.3 eta 103.9 artikuluetan aurreikusten den txostena eskatzea.

Bosgarrena.– UEMAri eskatzea egingo duen batzar nagusian, Arrankudiaga-Zolloko Udala mankomunitatearen kidetzat onar dezatela eskatzea.

Seigarrena.– UEMAko batzar nagusian Arrankudiaga-Zolloko Udalaren ordezkari izango liratekeen kideak eta haien ordezkoak izendatzea. Hauek izango lirateke:

– Titularra: Jesus Maria Ariznabarreta Zubero.

– Ordezkoa: Itziar Duoandikoetxea Gonzalez.

– Titularra: Olatz Alamillo Udaeta.

– Ordezkoa: Ane Miren Esparza Montalban.

Zazpigarrena.– Akordio honen berri Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari ematea.

Arrankudiaga-Zollo, 2023ko martxoaren 8a.

Alkatea,

JESUS MARIA ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala