56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1402
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, aitortzen da CIFP Mendizabala LHII elkartea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa, espezialitatean: Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen manipulazioa.
Esp. zk./EXA-01-2023-1.
AURREKARIAK
Bat.– 2023ko urtarrilaren 25ean CIFP Mendizabala LHII elkarteak eskaera aurkeztu zuen Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa aitortua izateko, espezialitate honetan:
– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen manipulazioa.
Bi.– Eskabide horrekin batera, 115/2017 Errege Dekretuan, gas fluordunen merkaturatzea eta manipulazioa arautzen duena, eta martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.
Bi.– 115/2017 Errege Dekretuan, gas fluordunen merkaturatzea eta manipulazioa arautzen duena, eta Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.
Hiru.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Lau.– Halaber, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten da 115/2017 Errege Dekretuan, gas fluordunen merkaturatzea eta manipulazioa arautzen duen horretan, eta aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan eskatzen duena betetzen dituela. CIFP Mendizabala LHII erakundearen instalazioak Arabako Lurralde Historikoan daude, zehazki, Portal de Lasarte kaleko 23. zenbakian (Vitoria-Gasteiz).
Bost.– Laburbilduz, 115/2017 Errege Dekretuan eta martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, aipatutako arauetan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu zuen erakunde eskatzaileak.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerakoak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bat.– CIFP Mendizabala LHII elkartea aitortzea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa, espezialitate honetan:
– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen manipulazioa.
Bi.– CIFP Mendizabala LHII elkartea Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakundeen Erregistro Berezian (REFPA) inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: 126.
Hiru.– Erakunde honek baimena du Arabako Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan Ikastaroak emateko. Erakundeak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan.
Lau.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak, bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Bost.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Sei.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Zazpi.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.
Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.